2013/10/15

BERRIRO ENTSAIORA!!!!

Uda pasatu ondoren, berriro bueltatuko gara entsaioetara!!!
Neska txikiak urriaren 4an hasi ziren, nagusiak berriz, urriaren 18an.
Aurten ere, bi ekitaldi eskeini ditugu Bilboko Aste Nagusian, eta aldez aurretik TURTZIOZera joan ginen dantzatzera; Zezen Plazan!!! ah!, ze bero pasa genuen!!!

Uztailaren 20 Bilbon ere dantzatu genuen euria hasi arte. Talde osoa banatuta. Txikiak Asuko jaietara eta ertainak eta nagusiak Bilbora, baina alferrik. Paperezko arkuak deseginda, nesken alkondarak kolorez beteta, eta alpargatak guztiak ...ufffff. Berriro erosteko moduan!!

Irailan, LANTZIEGOn dantzatu genuen. Larunbat goizean joan, dantzatu, bazkaldu eta afaldu hango dantzariekin eta igandean bueltatu. Oso ondo pasatu genuen Lantziegoko jaietan!...agur Lantziego hurrengo urtean egongo gara!!!

Aurten, ostiraletan, ume txikiak kultur zentru berrian entsaiatuko dute, gure lokalean ez gara sartzen, asko gara eta!!.

Ea zelan pasatzen dugun negua!!